Testua: Urdaibaitik jaitsiera eta itsas-bidaiak piragua eta kanoetan. Laida Kanoak.

Urdaibaitik jaitsiera eta itsas-bidaiak piragua eta kanoetan. Laida Kanoak.

Denboraldia

Gure jardueren denboraldia martxoa eta urria bitartean burutzen da.

Martxoa eta urria bitarteko egutegiaren argazkia miniaturan. Martxoan, apirilean, maiatzean eta urrian aurretiko eskaerarekin.

Azpimarratzekoak

Laida Kanoakek prezio eta ekintza bereziak eskaintzen ditu ikastetxe, talde edo ezkondu aurreko agur festentzat.

Ikastetxe, talde eta ezkondu aurreko agur festei dagozkien hiru argazki miniaturan.

Laida Kanoak

Laida Kanoakek Urdaibaiko ibai-aho honetan aurkitzen diren bazter ederrak eta txokoak ezagutzeko aukera ematen dizue naturan bertan, kanoan edo piraguan jaitsierak eta itsasaldiak burutuz. Hurbil zaitezte Urdaibai Biosfera Erreserbara. Uretatik gozatu ahal izango duzue naturaz (padurak, hondartzak, hegazti migratzaileak, etab.), kirol erraza, dibertigarria eta segurua praktikatuz.

Talde batek egindako zeharkaldiaren argazki panoramikoa.

Kontaktua

Laidako Hondartza - 48311 Ibarrangelu (Bizkaia)
info@laidakanoak.com
Tel.: 94 627 65 15

www.laidakanoak.com
www.urdaibai.eu

Urdaibai

1984an Unescok Urdaibai Biosfera Erreserba izendatua.

Urdaibaiko ibai-ahoa Oka ibaiaren bokalean sorturiko ingurune natural bat da, Bizkaiko Busturialdea eskualdean kokatua. 220 km²ko azalera du. Beraz, bere hedadura eta kontserbazioa kontuan harturik, Euskal Herrian aurkitzen den hezegune garrantzitsuena dela esan daiteke, baita hegazti migratzaileen atsedenleku eta negualdia pasatzeko eremu aipagarria ere. Mundakako ibai-ahoa edo Gernikako itsasadarra bezala ere ezagutzen da.

Urdaibaiko argazki panoramikoa. Egilea: Stoner.
Argazkia: stoner

Alokairua

Piragua eta kanoa mota ezberdinak eskaintzen dizkizugu, punta-puntako markadunak eta adin eta egoera tekniko guztietako pertsonei egokituak.

Alogerean aurkitzen diren kanoa eta piragua modelo ezberdinen bost argazki miniaturan.

Aukera paregabea

Kanoa edo piraguaren bat erostea interesatzen baldin bazaizu, Laida Kanoakek egoera onean dagoen puntako materiala eskaintzen dizu.

Aukeran dagoen eta prezio ezin hobea duen piragua baten argazkia.

Eguraldia

Eguraldiaren iragarpena eta itsasaldi taulen berri ematen dizugu.

Windguru, EHSF, Euskalmet eta Aemeten logotipoak.

Deskontua

Gazte Txartelarekin %10eko deskontua izango duzu Laida Kanoakek eskaintzen dizkizun jarduera guztietan.

Gazte txartelarekin %10eko deskontua izango duzu jarduera guztietan.

LAIDA KANOAK, Laidako Hondartza ::: 48311 Ibarrangelu (Bizkaia) ::: info@laidakanoak.com ::: Tel.: 94 627 65 15

www.laidakanoak.com | www.urdaibai.eu

(CC) Creative Commons. Baldintza Orokorrak.

Turismo Aktiboko Enpresen Elkartea

  • Creative Commons lizentzia: By, Nc, Nd.
  • XHTML 1.0 Transitional baliozkoa.
  • CSS 3 baliozko bertsioa.