• Descensos en canoa y stand up paddle por Urdaibai

Jaitsierak stand up paddle-en eta kanoan

Egoera fisiko eta adin guztietarako egokia

Zailtasun eta ahalegin gutxiko ibilbide bat da, 2 edo 3 orduko iraupenekoa Gernikako itsasadar osoan zehar eta inoiz ez bezala Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren ingurune zoragarri eta pribilegiatuaz gozatzeko aukera paregabea izango duzuna.

Enpresako ibilgailuek Laidako hondartzan jaso eta Gernikako itsasadarraren goiko aldera eramango zaituztete, Gautegiz Arteagako udalerrira, bertan, uretara sartu baino lehen, txalekoak banatu eta, arraunean ibiltzeko oinarrizko ariketa batzuk egin ahal izateko.

Erreserbatu zure hurrengo jaitsiera Laida Kanoakekin!

Parte-hartzaileen erosotasun eta segurtasunerako jaitsieren ur-ekintzak ondorengoez daude horniturik:

  • Istripu eta erantzukizun zibilaren asegurua.
  • Garraioa, stand up paddle taulak, berez husten diren piraguak eta kanoa bikoitz urperaezinak, bat eta bi orridun palak, bizkarraldeak, bidoi itxiak eta jarduerak burutu ahal izateko beharrezkoak diren ekipamendu guztiak (salbamendu-txalekoak, neoprenozko jantziak eta zirak).

Gernikako itsasadarrean zeharreko jaitsieren ordutegia mareen araberakoa izango da, beraz, behar-beharrezkoa da gurekin aurretiaz harremanetan jartzea, aukeratutako egunari dagokion ordua zehazteko.

Laida Kanoak - Grafikoa jaitsiera Gernika itsasadarra Urdaibai, kanoa, piragua, stand up paddle
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
Descensos en canoa y stand up paddle por Urdaibai
1

Hasiera:
GAUTEGIZ ARTEAGA

2

Omako baso margotua

3

Basondo, Urdaibai Fauna Babeslekua

4

Santimamiñeko kobazuloa

5

San Miguel mendia

6

Urdaibai Bird Center

7

Gautegiz Arteagako Gaztelua

8

Marea-errota

9

Isla Behekoa

10

MURUETA

11

Teileria zaharra

12

Isla Goikoa

13

Muruetako ontziola

14

Madariaga Dorretxea

15

BUSTURIA

16

Kanalako ostratea

17

KANALA

18

Kanalako ontziola

19

Sandindere irla

20

Kanalako karobia

21

San Pedro Atxarreko mendia

22

Arketa

23

Txatxarramendi irla

24

SUKARRIETA

25

Helmuga:
Laidako hondartza

Ezaugarriak eta eskakizunak

  • Ontziak, stand up paddle taulak, piragua zabalak eta bat edo bi plazako kanoak dira.
  • Gernikako itsasadarraren jaitsiera bakarka edo taldeka egin daiteke.
  • Marearen norabidearen arabera, ibilbidea noranzko batean edo bestean egiten da: itsasadarraren jaitsiera edo igoera.
  • Salneurri bereziak daude 60 pertsona arterainoko ikasle eta irakaskuntza zentroentzako ur-jardueretan.
  • Kanoa bakoitzak aldatzeko arropa, janaria, argazkigintzako materiala, etab. eramateko bidoi itxi bat dauka.
  • Stand up paddle eta kanoak oso egonkorrak dira, hori dela eta, ez dute aurretiko esperientziarik eskatzen eurak maneiatzeko.
  • Parte-hartzaileek eguzkitako krema, eskuoihala, kamiseta, bainujantzia eta uretako oinetakoez horniturik egon beharko dira.
  • Gernikako itsasadarretik zeharreko jaitsierak Urdaibai Biosfera Erreserba ezin hobeto ezagutzen duten gidariekin ala hauek gabe egin daitezke.
  • Beharrezkoa da gutxienez 12 urte izatea. 12 urtetik beherakoek lagun heldu batekin joan beharko dute nahitaez.
  • Behar-beharrezkoa da igeri egiten jakitea

Iraupena

2 edo 3 ordu

Ibilbidea

Gautegiz Arteaga – Laida

Garraioa

Doan

Gida

Ingurunearen ezagutzaile esperimentatua

Prezioa

20€tik nagusiko

Jaitsieren prezioak

Gautegiz Arteaga – Laida

  • 1-6 per.
  • 25€ per.
    Kayak, kanoa, piragua, stand up paddle
    GIDARIK GABE
  • 39€ per.
    Kayak, kanoa, piragua, stand up paddle
    GIDAREKIN (min 4 per.)
  • 7-10 per.
  • 23€ per.
    kayak, kanoa, piragua, stand up paddle
    GIDARIK GABE
  • 37€ per.
    Kayak, kanoa, piragua, stand up paddle
    GIDAREKIN (min 4 per.)
  • 11-25 per.
  • 21€ per.
    Kayak, kanoa, piragua, stand up paddle
    GIDARIK GABE
  • 35€ per.
    Kayak, kanoa, piragua, stand up paddle
    GIDAREKIN (min 4 per.)
  • 26-60 per.
  • 20€ per.
    Kayak, kanoa, piragua, stand up paddle
    GIDARIK GABE
  • 30€ per.
    Kayak, kanoa, piragua, stand up paddle
    GIDAREKIN (min 4 per.)
  • 12 urte baino gutxiago
  • 16€ per.
    Kayak, kanoa, piragua, stand up paddle
    GIDARIK GABE
  • 30€ per.
    Kayak, kanoa, piragua, stand up paddle
    GIDAREKIN (min 4 per.)

Murgildu Urdaibain

Ezagutu biosfera erreserbaren bazter guztiak

Erreserba

Gernikako itsasadarreko jaitsieraren erreserba eskaera telefonotik deituz edo online egin dezakezu.

94 627 65 15
689 708 769

Kasuan kasu, Laida Kanoakek uretako edozein jarduera utzi dezake bertan behera baldintza meteorologiko edo itsasoaren egoera txarrengatik, parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko helburuarekin.