• actividades para escolares en Urdaibai

Ikasleentzako eta eskolentzako jarduerak

Eskolaz-kanpoko edo kurtso amaierako abenturak planifikatzen ditugu

Laida Kanoakek, Gernikako itsasadarretik jaitsierak eta itsas paseoak disfrutatzeko ikasle taldeentzako jarduera eta prezio bereziak eskaintzen ditu.

Itsas jarduera biak segurtasun osoz stand up paddle taulen gain, eserleku biko modelo desberdinetako kanoetan eta piragua ireki zein itxietan burutu daitezke. Proposamen guzti hauek irakaskuntza zentroek bere gustura aukeratu dezaketen jarduerak prestatzeko aukera ematen dute.

Erreserbatu zure hurrengo abentura Laida Kanoakekin!

Ekimen honekin Laida Kanoakek hurrengo helburuak lortu nahi ditu:

  • Parte hartzaileek Urdaibaiko ingurune naturala ezagutu eta ingurugiroaren mantenurako zenbait jokabide positibo ikastea.
  • Arraunean, piraguismoan, zein kanoan ibiltzeko gutxieneko gaitasun eta trebetasunak bultzatzea.
  • Eskolaz eta enpresaz kanpoko ekintzetan euskararen erabilera sustatzea.
  • Itsas-ingurunearekin kontaktuan jartzea: padurak, mareak, korronteak…

Nabigazio segurua

Laida Kanoaken prezioen barne ondorengoa sartzen da:

  • Istripu eta erantzukizun zibilaren asegurua.
  • Garraioa, stand up paddle taulak, berez husten diren piraguak eta kanoa bikoitz urperaezinak, bat eta bi orridun palak, bizkarraldeak, bidoi itxiak, salbamendu-txalekoak, neoprenozko jantziak eta zirak.
  • Urdaibaiko Biosfera Erreserba primeran ezagutzen duten gidari adituak.

Erraztasunak guztiontzat

  • Malgutasuna bidaia kontratatzerakoan, ikastetxe taldearen baldintza ekonomiko eta denboraldiaren arabera.
  • Ur-ekintzak edozein eskakizunetara egokitzen dira (adina, zailtasun maila, iraupena…).
  • Urdaibai Biosfera Erreserbatik ibilaldiak egiteko aholkularitza (non jan, kanpina, ostatuak, garraio publikoa eta itsas garraioa…).

Ikasleentzat prezio bereziak

Jaitsierak

Gautegiz Arteaga – Laida

  • 10-25 per.
  • 3 ordu
  • Kayak, kanoa, piragua
  • Gida
  • Laguntza-ontzia
  • 28 per.
  • 26-60 per.
  • 3 ordu
  • Kayak, kanoa, piragua
  • Gida
  • Laguntza-ontzia
  • 24 per.

Itsas paseoak

Laida – Kanala – Sukarrieta – Mundaka – Laida

  • 10-25 per.
  • Ordubete eta erdi
  • Kayak, kanoa, piragua, stand up paddle
  • Gida
  • Laguntza-ontzia
  • 22 per.
  • 26-60 per.
  • Ordubete eta erdi
  • Kayak, kanoa, piragua, stand up paddle
  • Gida
  • Laguntza-ontzia
  • 19 per.

NOTA: irakaskuntza zentroek kontrataturiko ur jarduerei ez zaie Gazte Txartelaren %10eko deskontua aplikatuko.

Erreserba

Ikasle eta irakaskuntza zentroentzako Gernikako itsasadarreko jaitsieren eta itsas paseoen erreserba eskaera telefonotik deituz edo online egin dezakezu.

94 627 65 15
689 708 769