• Paseos en paddle surf y canoa por Urdaibai

Itsas paseoak stand up paddle-en eta kanoan

Gernikako itsasadarretik itsas paseoak

Zailtasun eta ahalegin gutxiko ordu bat eta erdiko ibilbide bat da Gernikako itsasadarrean zehar eta inoiz ez bezala Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren ingurune zoragarri eta pribilegiatuaz gozatzeko aukera paregabea izango duzuna.

Itsas paseo honek Laidako hondartzan du bere hasiera eta helmuga, Kanalako auzotik, Sukarrietatik eta Mundakako udalerritik igaroz. Uretara sartu baino lehen, txalekoak banatu eta arraunean ibiltzeko oinarrizko ariketa batzuk egiten dira kayak, kanoa, piragua edo stand up paddle tauletan paseo polit batez gozatu aurretik.

Erreserbatu zure hurrengo itsas paseoa Laida Kanoakekin!

Parte-hartzaileen erosotasun eta segurtasunerako itsas paseoen ur-ekintzak ondorengoez daude horniturik:

  • Istripu eta erantzukizun zibilaren asegurua.
  • Garraioa, stand up paddle taulak, berez husten diren piraguak eta kanoa bikoitz urperaezinak, bat eta bi orridun palak, bizkarraldeak, bidoi itxiak eta jarduerak burutu ahal izateko beharrezkoak diren ekipamendu guztiak (salbamendu-txalekoak, neoprenozko jantziak eta zirak).

Gernikako itsasadarrean zeharreko itsas paseoen ordutegia mareen araberakoa izango da, beraz, behar-beharrezkoa da gurekin aurretiaz harremanetan jartzea, aukeratutako egunari dagokion ordua zehazteko.

1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
Paseos en paddle surf y canoa por Urdaibai
1

Hasiera eta helmuga:
Laidako hondartza

2

San Pedro Atxarre mendia

3

Arketa

4

Kanalako karobia

5

Kanalako Ontziola

6

KANALA

7

Sandindere irla

8

Txatxarramendi irla

9

SUKARRIETA

10

MUNDAKA

Ezaugarriak eta eskakizunak

  • Ontziak, piragua zabalak eta bat edo bi plazako kanoak dira.
  • Gernikako itsasadarraren itsas paseoa egiteko taldea gutxienez laukoa izan behar da.
  • Salneurri bereziak daude 60 pertsona arterainoko ikasle eta irakaskuntza zentroentzat.
  • Kanoak oso egonkorrak dira, hori dela eta, ez dute aurretiko esperientziarik eskatzen eurak maneiatzeko.
  • Parte-hartzaileek eguzkitako krema, eskuoihala, kamiseta, bainujantzia eta uretako oinetakoez horniturik egon beharko dira.
  • Gernikako itsasadarretik itsas paseoak Urdaibai Biosfera Erreserba ezin hobeto ezagutzen duten gidariekin ala hauek gabe egin daitezke.
  • Beharrezkoa da gutxienez 12 urte izatea. 12 urtetik beherakoek lagun heldu batekin joan beharko dute nahitaez.
  • Behar-beharrezkoa da igeri egiten jakitea.

Iraupena

Ordu bat

Ibilbidea

Laida – Kanala – Sukarrieta – Mundaka – Laida

Gida

Ingurunearen ezagutzaile esperimentatua

Prezioa

22€tik nagusiko

Itsas paseoen prezioak

Laida – Kanala – Sukarrieta – Mundaka – Laida

  • 4-10 per.
  • 39€ per.
    Kayak, kanoa, piragua, stand up paddle
    GIDAREKIN
  • 11-25 per.
  • 35€ per.
    Kayak, Kanoa, piragua, stand up paddle
    GIDAREKIN

Murgildu Urdaibain

Ezagutu biosfera erreserbaren bazter guztiak

Erreserba

Gernikako itsasadarreko itsas paseoen erreserba eskaera telefonotik deituz edo online egin dezakezu.

94 627 65 15
689 708 769

Kasuan kasu, Laida Kanoakek uretako edozein jarduera utzi dezake bertan behera baldintza meteorologiko edo itsasoaren egoera txarrengatik, parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko helburuarekin.