Kontratazio baldintzak

1. 6 parte hartzaile baino gehiagoko talde baten erreserba baieztatzeko, bezeroak zenbateko osoaren %50a ordaindu behar izango du aurretiaz banku transferentzia bidez edo Bizum aplikazioaren bitartez. Gainontzekoa, basean bertan ordaindu behar izango da, jarduera hasi baino lehen. Baldintza bereziengatik portzentaje hauek moldatzeko beharra ikusiko balitzateke, espresuki baldintza berezi horien gainean jakinaraziko litzateke.
Deuseztapen politika: erreserba eguna baino 48 ordu lehenago bezeroa ez datorrela abisatzen ez bada, Laida Kanoakek ez du transferitutako zenbatekoa itzuliko eta egun horretarako erreserba eskubidea galduko da.

2. Eskainitako ekintzak, burutu ohi diren ingurunearen eta parte hartzaileen baldintzetara loturik daude. Hori dela eta ekintzok, aldaketak jasan ditzakete, horiek burutu baino lehen edota burutzen ari direla (eguraldia, mareen korronteen aldaketa bortitzak, parte hartzaileen arazo fisikoak, etab. direla medio). Jarduera, Laida Kanoaken eskutik bertan behera geratuz gero, bezeroak, eskubide osoa izango luke ordaindutako zenbatekoa osorik eskuratzeko.

3. Bezeroak,edozein ekintza kontratatu baino lehen, haurdunaldi posiblearen, paraplegia edo gaixotasun kardiobaskularren berri emateko betebeharra du. Ur-ekintzetan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da igeri egiten jakitea. Ekintza bakoitzaren fitxa teknikoan zehazturik ageri da zeintzuk liratekeen parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintzak eta gutxiengo adina. Adin txikikoak, pertsona arduratsu batez lagundurik egon beharko dute edo baimen bat izan. Dena dela, eta batez ere maila aurreratua eskatzen duten ekintzetan, Laida Kanoakek aldez aurretiko proba bat egiteko aukera izango luke eta onartzeko eskubidea edukiko du.

4. Laida Kanoakekin konpromisoa kontratatutako ekintzarekin hasiko litzateke. Beraz, bezeroaren erantzukizuna litzateke instalazioetara arteko garraioa edo kasuan kasu, ekintza hasiko litzatekeen tokira artekoa. Laida Kanoaken kontratu eta ardurak bere teknikarien zuzeneko lanari eta ekintzaren antolakuntzari bakarrik dagozkie.

5. Prezioak, pertsonako dira eta bertan azaltzen den gutxiengo pertsona kopuruarentzat. Salneurri hauek Laida Kanoakek eskaintzen dituen zuzeneko zerbitzuak barne hartzen ditu, baita BEZa ere. Kontrakoa esango ez balitz, printzipioz, kanpoko zerbitzuak (ostatua, garraioa…) bezeroaren ardurapean geratuko lirateke. Hala ere, nahi izanez gero eta zerbitzu horiek errazteko asmoz, zenbait kasutan, Laida Kanoakek ere kudeatu ahal izango lituzke zerbitzuok.

6. Beharrezko material guztia, bai banakakoa zein taldekakoa, prezioaren barne sartuta dago. Ekintza eta programa bakoitzerako beharrezkoa den ekipamendua fitxa tekniko bakoitzean zehazturik ageri da.

7. Gaixotasun edo istripuren bat gertatzekotan estalduradun laguntza asegurua ere ekintzen prezioaren barne sartuko litzateke. Laguntza Asegurua: 1060580 poliza zenb. AXA aseguru-etxearekin kontratatua dago. Era berean, Laida Kanoakek, Erantzukizun Zibilari dagokion poliza badauka, bitartekoen aurrean, sektorearen dekretu erregulatzaileek eskatzen duten estalki eta zenbatekoa kontuan hartuz. Erantzukizun Zibilaren asegurua: 1060579 poliza zenb. da, AXA aseguru-etxearekin kontratatua.

8. Erreserba egiten den momentutik, bezeroak argi eta garbi onartu behar izango ditu Baldintza Orokor guztiak. Pertsona bakar batek, beste batzuen izenak ere emateak, pertsona horiek ere Baldintza Orokor guztiak beregain hartzen dituztela esan nahiko luke.