Laida Kanoak - Zigilua 25 urte

Urdaibaitik jaitsierak paddle eta kanoan

Laida Kanoakek Urdaibaiko ibai-aho honetan aurkitzen diren bazter ederrak eta txokoak ezagutzeko aukera ematen dizu naturan bertan, stand up paddle-en, kanoan edo piraguan jaitsierak, zeharkaldiak eta itsas paseoak burutuz. Hurbil zaitez Urdaibai Biosfera Erreserbara. Uretatik gozatu ahal izango duzu naturaz (padurak, hondartzak, hegazti migratzaileak, etab.), kirol erraza, dibertigarria eta segurua praktikatuz.

Jaitsierak Gernikako itsasadarretik

Laida Kanoakek zailtasun gabeko ibilbide bat eskaintzen dizu, ahalegin gutxi egitekoa, 2 edo 3 ordukoa Gernikako itsasadar osoan zehar, inoiz ez bezala Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren ingurune zoragarri eta pribilegiatuaz gozatzeko aukera paregabea izango duzuna.

Iraupena

2 edo 3 ordu

Ibilbidea

Gautegiz Arteaga – Laida

Prezioa

18€tik nagusiko

Zeharkaldiak Urdaibaiko itsasaldetik

Bi edo hiru orduko ibilbidea da, Urdaibai Biosfera Erreserbatik hurbil dagoen itsasertzetik zehar. Zeharkaldia Laidako hondartzan hasiko litzateke, gero Mundakatik pasatuz, Antzoratik, Lagako hondartzatik, Ogoño lurmuturretik eta azkenik Elantxobeko udalerrian amaituko litzateke, hortik, Laida Kanoaken ibilgailuetan berriz ere ibilbidearen hasierara bueltatzeko.

Iraupena

2 edo 3 ordu

Ibilbidea

Laida – Elantxobe

Prezioa

25€tik nagusiko

Itsas paseoak Laidako hondartzaren ingurutik

Gidarekin Laidako hondartza ingurutik egiten den ordu bat eta erdiko ibilbide bat da. Hondartzan bertan hasten da eta Kanala, Sukarrieta eta Mundaka bezalako udalerrietatik igaro ondoren berriz hasierako puntura itzultzen da. Stand up paddle edo berez hustu daitezkeen kanoa eta piraguetan egitea aukeratu dezakezu.

Iraupena

Ordu bat eta erdi

Ibilbidea

Laida – Kanala – Sukarrieta – Mundaka – Laida

Prezioa

15€tik nagusiko

Laida Kanoak, turismo aktiboko enpresa

Urdaibai

1984an Unescok Urdaibai Biosfera Erreserba izendatua.

Laida Kanoak, Urdaibaiko bihotzean kokatzen den turismo aktiboko enpresa bat da. Duela 25 urte baino gehiagoko esperientzia dauka Gernikako Itsasadarretik zeharreko jaitsierak eta uretako jarduerak egiten. Biosfera Erreserbaren ingurune zoragarri eta pribilegiatuaz barru-barrutik gozatzeko aukera paregabea eskaintzen dizu.

Urdaibaiko ibai-ahoa Oka ibaiaren bokalean sorturiko ingurune natural bat da, Bizkaiko Busturialdea eskualdean kokatua. 220 km²ko azalera du. Beraz, bere hedadura eta kontserbazioa kontuan harturik, Euskal Herrian aurkitzen den hezegune garrantzitsuena dela esan daiteke, baita hegazti migratzaileen atsedenleku eta negualdia pasatzeko eremu aipagarria ere. Mundakako ibai-ahoa edo Gernikako itsasadarra bezala ere ezagutzen da.

Laida Kanoakeko begiraleak esperientzia handidunak dira. Guztiz trebaturik daude ekintza hauek burutu ahal izateko eta ingurunea primeran ezagutzen dute.

Laida Kanoakek bezero guztientzat aldagelak ditu erabilgarri, itsas jarduerak praktikatzeko beharrezko den materiala eta istripu eta erantzukizun zibilaren aseguruaren babesa.

Laida hondartzako aparkalekuan aurkitzen da, Atxarre Taberna Kafetegiaren ondoan eta Arketa kanpinetik 500 metrora, Ibarrangeluko udalerrian (Bizkaian).

Ur jarduera seguruak

Urdaibaitik kanoetan jaitsierak kontratatu, Laida-Elantxobetik zeharkaldiak kontratatu eta Laida-Kanala-Sukarrieta-Mundaka-Laidatik paseoak gidariarekin kontratatu nahi dituzten partaide guztiek, 11 pertsonentzat tokia duen zodiac baten laguntza izango dute. Halaber, gidariek, telefono mugikorrez eta walkie-talkie-z hornitutako ekipoak erabiliko dituzte basearekin komunikatzeko. Txalekoek 50 Newton-eko homologazioa dute eta jarduera guztiek, gidatuak zein gidatu gabeak izan, AXA Seguros konpainia-etxearekin istripuen gaineko estalduradun Laguntza Asegurua eta Erantzukizun Zibilari dagokion poliza dute.

Eskaintzako materiala

Alquiler y ocasión de tablas y canoas

Denboraldi guztietan egiten dugun moduan, hurrengo denboraldirako ekipamendua berriztatzeko asmotan, Laida Kanoakek egoera onean dagoen eskaintzako materiala likidatzen du. Bigarren eskuko stand up paddle taulak, kanoak eta piraguak eskaintzen dizkizugu, txalekoekin eta palekin opari bezala.

Kontsultatu gure eskaintzako materialaren stock-a eta jar zaitez kontaktuan gurekin hauetariko bat erosteko asmoa bazenu.

Irakaskuntza zentroek gugan konfiatzen dute

Laida Kanoakek jarduera eta prezio bereziak eskaintzen ditu bere ur jarduera guztiez disfrutatu nahi dituzten ikasle taldeentzat. Zuk bakarrik bainujantzi, eskuoihal eta uretako oinetakoez horniturik etorri beharko zara. Gu beste guztiaz arduratuko gara!

Bai Gernikako itsasadarreko jaitsieren zein itsas paseoen ur jarduerak stand up paddle taulen, bi eserlekudun kanoa modelo desberdinen edo piragua ireki eta itxien gain burutu daitezke. Proposamen guzti hauek irakaskuntza zentroek bere gustura aukeratu dezaketen jarduerak prestatzeko aukera ematen dute.

Ezaugarriak

  • Malgutasuna bidaia kontratatzerakoan, ikastetxe taldearen baldintza ekonomiko eta denboraldiaren arabera.
  • Ur-ekintzak edozein eskakizunetara egokitzen dira (adina, zailtasun maila, iraupena…).
  • Urdaibai Biosfera Erreserbatik ibilaldiak egiteko aholkularitza (non jan, kanpina, ostatuak, garraio publikoa eta itsas garraioa…).

Koloniak, kolektiboak, agur-ospakizunak eta enpresak

Ekintza berezi bat dela eta taldean dibertitzeko asmoa al daukazu?

Ondo pasatzeko eta Urdaibaiko naturaz disfrutatzeko modu baten bila bazabiltza zure koloniako, kanpalekuko edo campuseko ikasleekin, zure kolektiboko kideekin, zure kuadrilako lagunekin edo zure laneko adiskideekin, zortea duzu!

Nola iritsi Laida Kanoakera

Konpromisoa

Laida Kanoakek zin-zinez zerbitzu publikoaren erabilera gomendatzen du Urdaibaiko Biosfera Erreserban.
Logo Bizkaia Bizkaibus

Kokapena

43.398032, -2.684542

Zerbitzu publikoz

Bizkaibus.

  • GERNIKA-LUMO (1800 Geltokia geralekua) IBARRANGELU (2376 Laida Kanpina geralekua).
    A3526 línea: Astelehenetik ostiralera (lanegunetan):
    9:00, 12:00, 14:10, 17:00, 20:10.
  • IBARRANGELU (1861 Ibinaga geralekua) GERNIKA-LUMO (1800 Geltokia geralekua).
    A3526 linea: Astelehenetik ostiralera (lanegunetan):
    9:35, 12:35, 14:45, 17:35, 20:45.
    (2376 Laida Kanpina geralekutik +10 min).

Uztaila eta abuztua egunero ordu erdiro.

* 2018ko urtarrilean eguneratua.
OHARRA: Laida Kanoak ez da ordu aldaketen bitartez sortu litezkeen arazoengatik erantzule egiten. Informazio gehiagorako jo www.bizkaia.eus helbidera edo deitu 94 612 55 55 telefonora (Bezeroentzat Arreta Zerbitzua).

Itsas garraioz

Urdaibaiko itsasadarra ferryz zeharkatzeko garraio eta itsasbide zerbitzuak ere badaude udako denboraldian Sukarrietako udalerrian (ibilbidea: Mundaka – Sukarrieta – Laida). Informazio gehiago: Urdaiferry.

Automobilez, motoz, bizikletaz

  • Gernika-Lumotik: 11,5 Km. BI-2238, BI-3234 errepideak jarraituz (16 min).
  • Lekeitiotik (Ereñotik igaroz): 22,6 Km. BI-2238, BI-3234 errepideak jarraituz (31 min).
  • Lekeitiotik (Eatik igaroz): 23 Km. BI-3238, BI-3234 errepideak jarraituz (34 min).
  • Ibarrangelutik (Eleizalde): 7,7 Km. BI-3234 errepidea jarraituz (12 min).

Zein eguraldi egingo du nire erreserbaren egunean?

Itsasoaren eta meteorologiaren egoeraren gain informazio zehatzagoak izateko Windguru, Euskalmet eta Aemet-eko wenguneak kontsulta ditzakezu.

Bestalde, Azti Tecnaliaren Bilbao 2018 mareen taula kontsultatu nahi baldin baduzu, PDF formatuan hemendik jaitsi dezakezu.

 
Logo Windguru
Logo Euskalmet
Logo Aemet
Ibarrangelu
12°
broken clouds
humidity: 93%
wind: 2m/s NE
H 15 • L 13
13°
Fri
10°
Sat
10°
Sun
13°
Mon

Gure bezeroen poztasuna

Irakurri gure bezeroek bidaltzen dizkiguten inpresio batzuk. Beraien poztasuna gure motibazioarik handiena da.

Tratu ona eta material ona. Esperientzia oso ona. Gomendatzen dut. Oso ondo pasatu genuen.

Mikel Etxebarria

Profesional handien esku eta toki liluragarri batetan. Esperientzia ahaztezina bizi izan genuen.

Jesús María Arnal

Jaitsiera ahaztezin bat ingurune pribilegiatu batetan. Datorren urtean seguru errepikatzen dugula.

Alberto N.

Oso dibertigarria, segurua eta azkarra. Soilik, bikotearekin edo lagunekin joateko. Toki paregabea ur lasaietan.

Álvaro López Saiz
Diseinua: Label Design | Prezio guztiek %21eko BEZa barne dute kontrakoa adierazten ez den bitartean