• Travesías en canoa y piragua por Urdaibai

Zeharkaldiak kanoan eta piraguan

Laguntza-ontziarekin

Bi edo hiru orduko ahalegin gutxiko ibilbide erraza da Gernikako itsasadarretik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako itsasaldetik zehar. Zeharkaldia Sukarrieta eta Mundakako udalerrietatik pasatuko litzateke, Antzora auzotik, Lagako hondartzatik eta Ogoño lurmuturra biratu ondoren Elantxobeko herri ederrean bukatuko litzateke.

Uretara sartu baino lehen, Laidako hondartzan, Laida Kanoakek txalekoak banatzen ditu eta arraunean ibiltzeko oinarrizko ariketa batzuk egiten dira. Zeharkaldia bukatzen denean Laida Kanoaken ibilgailuek Elantxobeko udalerrian batu eta hasierako punturaino itzultzen zaituztete, Ibarrangelu herriko Laidako hondartzaraino.

hortik, Laida Kanoaken ibilgailuetan berriz ere ibilbidearen hasierara bueltatzeko.

Erreserbatu zure hurrengo zeharkaldia Laida Kanoakekin!

Parte-hartzaileen erosotasun eta segurtasunerako zeharkaldien ur-ekintzak ondorengoez daude horniturik:

  • Istripu eta erantzukizun zibilaren asegurua.
  • Garraioa, berez husten diren piraguak eta kanoa bikoitz urperaezinak, bi orridun palak, bizkarraldeak, bidoi itxiak eta jarduerak burutu ahal izateko beharrezkoak diren ekipamendu guztiak (salbamendu-txalekoak, neoprenozko jantziak eta zirak).

Gernikako itsasadarreko zeharkaldien ordutegia mareen araberakoa izango da, beraz, behar-beharrezkoa da gurekin aurretiaz harremanetan jartzea, aukeratutako egunari dagokion ordua zehazteko.

Laida Kanoak - Grafikoa zeharkaldia Gernika itsasadarra Urdaibai, kanoa, piragua
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
Travesías en canoa y piragua por Urdaibai
1

Hasiera:
Laidako hondartza

2

San Pedro Atxarre mendia

3

Txatxarramendi Irla

4

SUKARRIETA

5

MUNDAKA

6

BERMEO

7

Izaro irla

8

Antzora

9

Gametxo

10

Laga

11

Ogoño lurmuturra

12

Helmuga:
ELANTXOBE

Ezaugarriak eta eskakizunak

  • Ontziak, piragua zabalak eta bat edo bi plazako kanoak dira.
  • Itsasotik egiten den ibilbidea egiteko, taldea gutxienez 4 pertsonak osatu beharko dute.
  • Kanoa bakoitzak aldatzeko arropa, janaria, argazkigintzako materiala, etab. eramateko bidoi itxi bat dauka.
  • Kanoak oso egonkorrak dira baina itsasoko zeharkaldietarako piraguaren erabileran esperientzia izatea eskatzen da.
  • Parte-hartzaileek eguzkitako krema, eskuoihala, kamiseta, bainujantzia eta uretako oinetakoez horniturik egon beharko dira.
  • Itsasoko zeharkaldiak laguntza-ontziarekin egin daitezke.
  • Gutxienez 18 urte izan behar dira.
  • Behar-beharrezkoa da igeri egiten jakitea.

Iraupena

2 edo 3 ordu

Ibilbidea

Laida – Elantxobe

Garraioa

Doan

Gida

Laguntza-ontziarekin

Prezioa

27€tik nagusiko

Zeharkaldien prezioak

Laida – Elantxobe

  • 1-4 per.
  • 35€ per.
    Kayak, kanoa, piragua
    LAGUNTZA-ONTZIRIK GABE
  • 55€ per.
    Kayak, kanoa, piragua
    LAGUNTZA-ONTZIAREKIN
  • 5-12 per.
  • 27€ per.
    Kayak, kanoa, piragua
    LAGUNTZA-ONTZIRIK GABE
  • 47€ per.
    Kayak, kanoa, piragua
    LAGUNTZA-ONTZIAREKIN

Murgildu Urdaibain

Ezagutu biosfera erreserbaren bazter guztiak

Erreserba

Gernikako itsasadarreko eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren itsasaldeko zeharkaldien erreserba eskaera telefonotik deituz edo online egin dezakezu.

94 627 65 15
689 708 769

Kasuan kasu, Laida Kanoakek uretako edozein jarduera utzi dezake bertan behera baldintza meteorologiko edo itsasoaren egoera txarrengatik, parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko helburuarekin.