TALDEAK

Laida Kanoakek salneurri eta ekintza bereziak ditu taldeentzat.

Taldeentzako eta enpresentzako, ingurutik txangoak egiteko gestioa.
Barnetegiei, Gazteen eta Kirol arloei eta naturarekinbere denbora eman nahi duten taldeei ikastaroak eskaintzen dizkiegu.
Jarduera hauek xendazaletasunez, bizikletaz, paduretarako gidaturiko ikustaldiz, txorien behaketez, Santimamiņeko Kobetarako edo Ibarrolaren basorako bisitaldiz eta abar luze batez osatu daitezke.
Jarduera guztiak asegurupean daude (Istripu asegurua eta erantzunkizun zibila) eta motordun Zodiak baten laguntza edukiko dute.

Santimamiñeko Kobak.Urdaibaiko txoria.Omako basoa.

Ondorengoak, ditugun helburuetako batzuk dira:

  • Parte hartzaileek Urdaibaiko ingurunea ezagutzea eta ingurugiroaren mantenurako zenbit jokabide positiboak ikastea.
  • Arraunean, piraguismoan edota kanoan ibiltzeko guxieneko gaitasun eta trebeziak irakastea.
  • Eskolatik kanpoko ekintzetan Euskara bultzatzea.
  • Itsas-inguruarako, paduretarako, maretarako, korronteetarako...hurbilketa.
Beste zerbitzu batzuk:
Malgutasuna bidaia kontratatzerakoan, taldearen baldintza ekonomiko eta denborazkoen arabera.
Jarduerak era guztietako eskakizunari egokituko zaio(adina, sailtasun maila, iraupena...).

Taldea piraguan.

Jarduerak, bai jaitsierak bai itsas-ibilbideak piragua zabaletan edo itxietan, bi lekudun kanoa mota bitan.
Jarduera hauen konbinaziotik zuen gustora eginiko paketeak sortzeko aukera emango dizue. Guk dena ondo joateko ardura hartuko dugu. Irdaibiaiko inguruan giza talde profesional oso bat egongo da zuen zerbitzura motoredun Zodiak batekin batera. Eskualdean egoitza lortzeko kudeaketa ere hartzen dugu gure gain nahi izanez gero, eta gure orrialdean zuen Urdaibairako hurrengo bisitaldirako informazio ugari jartzen dizuegu.

SALNEURRIAK

piragüa

Laida Kanoak.
Laidako hondartza. Ibarrangelu 48311. Bizkaia
Tfnoa.: 946 27 65 15 Faxa: 944 76 14 47.
info@laidakanoak.com www.laidakanoak.com

Diseinua:
www.komunika.net