ZERBITZUAK
jeitsierak Itsasadarrean zehar
Jaitsieraren irteera.

Urdaibai itsasadarraren jaitsiera.

Orangoan 3-4 ordutako ibilbidea aurkezten dizuegu Gernikako itsasadar osoan zehar, inolako sailtasunik gabe eta, marearen laguntzari esker, esfortzu txikiz burutu daitekena.

furgonetaEnpresako ibilgailuek (dohako garraio) hondarzan jaso eta itsasadarraren goiko aldera eramango zaituztete (Arteagako udalerrian). Txalekoak banatu eta gero arraunean arituko gara lehorrean gero uretan jarraitzeko.

Jaitsieraren ibilbidea.

Irudia haunditzeko bertan sakatu.
Geziek irteera eta helmuga adierazten digute.
Untziak leku bateko piragua zabalak eta bi lekutako kanoak dira.
Jaitsiera banaka nahiz taldeka egin daiteke.
Talde haundientzako aukera ere badago, 50 pertsona bitarteko kurtso bukaerako txangoak, udalekuak, e.a.
Kanoa bakoitzak aldatzeko arropa, janaria, argazkigintza materialea e.a. eramateko bidoi bat dauka.
Kanoak oso egonkorrak dira, beraz ez da esperientzia handiegirik behar.
Partehartzaileek kamiseta, bainujantzia eta bustitzeko espartinak jantzi beharko dituzte.
Beharrezkoa da igeri egiten jakitea.
Motoredun zodiak baten laguntza kontratatu daiteke.

SALNEURRIAK

 

Jaitsieren ordutegia mareen araberakoa izango da, beraz, behar beharrezkoa da gurekin aurretik harremanetan jartzea, aukeratutako egunaren arabera, ordua zehazteko.

SALNEURRIAK

piragüa

Laida Kanoak.
Laidako hondartza. Ibarrangelu 48311. Bizkaia
Tfnoa.: 946 27 65 15 Faxa: 944 76 14 47.
info@laidakanoak.com www.laidakanoak.com

Diseinua:
www.komunika.net