









Laida Kanoakek jarduera eta prezio bereziak eskaintzen ditu ikastetxe, talde edo ezkongaien azken agur festetarako.
Bai Gernikako itsasadarrean zeharreko jaitsierak, baita itsasotik zehar egiten diren zeharkaldiak, piragua irekietan zein itxietan burutu daitezke edo bi plazako kanoa modelo ezberdinetan. Proposamen hauen guztien konbinaketak eginez, paketeak zuen gustura sortzeko aukera eskaintzen zaizue. Gu dena ondo ateratzeaz arduratuko gara.
Esperientzia handiko Urdaibai Biosfera Erreserbako lan-talde profesional bat izango duzue zuen zerbitzura. Era berean, eskualdean ostatua lortzeko kudeaketa ere hartzen dugu gure gain nahi izanez gero, eta gure web orrialdean ere Urdaibaiko zuen hurrengo bisitaldirako, informazio ugari aurkituko duzue.
Ekimen honekin Laida Kanoakek hurrengo helburuak lortu nahi ditu:
Parte hartzaileek Urdaibaiko ingurune naturala ezagutu eta ingurugiroaren mantenurako zenbait jokabide positibo ikastea.
Arraunean, piraguismoan, zein kanoan ibiltzeko gutxieneko gaitasun eta trebetasunak bultzatzea.
Eskolaz eta enpresaz kanpoko ekintzetan euskararen erabilera sustatzea.
Itsas-ingurunearekin kontaktuan jartzea: padurak, mareak, korronteak...

Parte-hartzaileen erosotasun eta segurtasunerako ur-ekintza biak daude horniturik:
Istripu eta erantzukizun zibilaren aseguruak.
Ekintzak burutu ahal izateko material aproposa: salbamendu-txalekoak, bidoiak, neoprenozko jantziak eta zirak.
Tituludun gidariak, Urdaibaiko Biosfera Erreserba primeran ezagutzen duten adituak.
LAIDA KANOAK, Laidako Hondartza ::: 48311 Ibarrangelu (Bizkaia) ::: info@laidakanoak.com ::: Tel.: 94 627 65 15
www.laidakanoak.com | www.urdaibai.eu
(CC) Creative Commons. Baldintza Orokorrak.