Testua: Urdaibaitik jaitsiera eta itsas-bidaiak piragua eta kanoetan. Laida Kanoak.

Urdaibaitik jaitsiera eta itsas-bidaiak piragua eta kanoetan. Laida Kanoak.

Denboraldia

Gure jardueren denboraldia martxoa eta urria bitartean burutzen da.

Martxoa eta urria bitarteko egutegiaren argazkia miniaturan. Martxoan, apirilean, maiatzean eta urrian aurretiko eskaerarekin.

Azpimarratzekoak

Laida Kanoakek prezio eta ekintza bereziak eskaintzen ditu ikastetxe, talde edo ezkondu aurreko agur festentzat.

Ikastetxe, talde eta ezkondu aurreko agur festei dagozkien hiru argazki miniaturan.

Aukera paregabea

Kanoa edo piraguaren bat erostea interesatzen baldin bazaizu, Laida Kanoakek egoera onean dagoen puntako materiala eskaintzen dizu.

Aukeran dagoen eta prezio ezin hobea duen piragua baten argazkia.

Eguraldia

Eguraldiaren iragarpena eta itsasaldi taulen berri ematen dizugu.

Windguru, EHSF, Euskalmet eta Aemeten logotipoak.

Deskontua

Gazte Txartelarekin %10eko deskontua izango duzu Laida Kanoakek eskaintzen dizkizun jarduera guztietan.

Gazte txartelarekin %10eko deskontua izango duzu jarduera guztietan.

Alokairua

Hondar gainean dauden alokairuko piragua eta kanoen argazkia.

Laida Kanoakek berez hustu daitezkeen marka garrantzitsuenetako kanoa eta piragua modelo desberdinak alokatzen ditu, ekipamendu onenarekin eta osagarri guztiekin . Adin eta baldintza tekniko guztietara egokitutako materialak.

Denbora tarte batean, momentu gozagarri bat pasatzeaz gain, arraunean erraztasunez ikas dezazun eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbatik zure kontura, erosotasun osoz, kanoaz zein piraguaz ibilbideak egin ditzazun, baita Laida eta Elantxobe bitartean kanoaz egin ohi diren itsas-ibilbideak ere.

Laida Kanoakek ur-materiala orduka edo egun osorako alokatzen ditu, doako garraioaz talde zein partikularren beharrei erantzuteko asmoz.

Parte hartzaileen erosotasun eta segurtasunerako, ur-materialaren alogera ondorengoaz dago horniturik:

  • Istripu eta erantzukizun zibilaren aseguruak.

  • Ekintzak burutu ahal izateko material aproposa: salbamendu-txalekoak, bidoiak, neoprenozko jantziak eta zirak.

  • Tituludun gidariak, Urdaibaiko Biosfera Erreserba primeran ezagutzen duten adituak.

Kasuan kasu, Laida Kanoakek uretako edozein jarduera utzi dezake bertan behera baldintza meteorologiko edo itsasoaren egoera txarrengatik, parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko helburuarekin.

Oharrak:

  • Alokairu zerbitzuak ez du aurretiko erreserba egiterik eskatzen. Gure ordutegia 11:00tik 20:00ra da.

  • %10eko deskontua Gazte Txartelarekin.

Kanoak

Perception Freedom Solo

Perception Freedom Solo kanoaren argazkia. Oinplanoa eta soslaia.

Kanoa klasikoa, hondoraezina eta uzkailezina. Direkzio egokia. Heldu eta haur batentzako edukiera.

Ezaugarriak:

  • Marka: Perception.
  • Modeloa: Freedom Solo.
  • Neurriak: 450 zm. luzeran – 80 zm. zabaleran.
  • Pisua: 22 Kg.
  • Gehiengo zama: 180 Kg.
  • Erabiltzaile-mota: hasi berria - aurreratua.

Perception Freedom Tandem

Perception Freedom Tandem kanoaren argazkia. Oinplanoa eta soslaia.

Diseinu berriko kanoa, oso egonkorra, arina eta azkarra. Bi heldu eta haur batentzako edukiera.

Berezitasunak:

  • Marka: Perception.
  • Modeloa: Freedom Tandem.
  • Neurriak: 450 zm. luzeran - 80 zm. zabaleran.
  • Pisua: 28 Kg.
  • Gehiengo zama: 200 Kg.
  • Erabiltzaile-mota: hasi berria - aurreratua.

Wilderness Tarpon 130T

Wilderness Tarpon 130T kanoaren argazkia. Oinplanoa eta soslaia.

Kanoa oso egonkor eta azkarra. Nagusi birentzako edukiera.

Berezitasunak:

  • Marka: Wilderness.
  • Modeloa: Tarpon 130T.
  • Neurriak: 396 zm. luzeran - 86 zm. zabaleran.
  • Pisua: 32 Kg.
  • Gehiengo zama: 249 Kg.
  • Erabiltzaile-mota: hasi berria - aurreratua.

Piraguak

Perception Carolina 14 Expedition

Perception Carolina 14 Expedition piraguaren argazkia. Oinplanoa eta soslaia.

"Perception" etxeko modelo berria. Oso egonkorra. Gila aurrean eta atzean. Oso azkarra.

Berezitasunak:

  • Marka: Perception.
  • Modeloa: Carolina 14 Expedition.
  • Neurriak: 427 zm. luzeran - 62 zm. zabalerean.
  • Pisua: 24 Kg.
  • Gehiengo zama: 170 Kg.
  • Erabiltzaile-mota: hasi berria - aurreratua.

Prijon Seayak Single

Prijon Seayak Single piraguaren argazkia. Oinplanoa eta soslaia.

Merkatuan dagoen itsasoko piraguarik seguruena. Lema ere badu. Itsasoaren egoera txarretan, bere branka altxatuaz hobeki itsastatzean da eta bere atzealde beheratuak, popako haizearekin norabidea mantentzen lagunduko luke. Oso bizkorra.

Berezitasunak:

  • Marka: Prijon.
  • Modeloa: Seayak Single.
  • Neurriak: 490 zm. luzeran - 58 zm. zabaleran.
  • Pisua: 28 Kg.
  • Gehiengo zama: 120 Kg.
  • Erabiltzaile-mota: aurreratua.

LAIDA KANOAK, Laidako Hondartza ::: 48311 Ibarrangelu (Bizkaia) ::: info@laidakanoak.com ::: Tel.: 94 627 65 15

www.laidakanoak.com | www.urdaibai.eu

(CC) Creative Commons. Baldintza Orokorrak.

Turismo Aktiboko Enpresen Elkartea

  • Creative Commons lizentzia: By, Nc, Nd.
  • XHTML 1.0 Transitional baliozkoa.
  • CSS 3 baliozko bertsioa.