







Laida Kanoakek Gernikako itsasadarrean zeharreko jaitsierak eta itsasoan barreneko osterak bezalako ur-ekintzak eskaintzen ditu. Jarduerak, edozein adin eta egoera fisiko duenarentzat dira aproposak. Baldintza bakarra igeri egiten jakitea da.
Parte-hartzaileen erosotasun eta segurtasunerako ur-ekintza biak daude horniturik:
Istripu eta erantzukizun zibilaren aseguruak.
Garraioa, piraguak, berez husten diren kanoa bikoitz urperaezinak, bi orridun palak, bizkarraldeak, bidoi itxiak eta jarduerak burutu ahal izateko beharrezkoak diren ekipamendu guztiak (salbamendu-txalekoak, neoprenozko jantziak eta zirak).
Kasuan kasu, Laida Kanoakek uretako edozein jarduera utzi dezake bertan behera baldintza meteorologiko edo itsasoaren egoera txarrengatik, parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko helburuarekin.


Zailtasun gabeko ibilbidea da, ahalegin gutxi egitekoa, 2 edo 3 ordukoa Gernikako itsasadar osoan zehar. Urdaibai Biosfera Erreserbako ingurune zoragarri eta pribilegiatuaz lehengoan inoiz ez bezala gozatzeko aukera paregabea.
Enpresako ibilgailuek Laidako hondartzan jaso eta Gernikako itsasadarraren goiko aldera eramango zaituztete, Gautegiz Arteagako udalerrira, bertan, uretara sartu baino lehen, txalekoak banatu eta, arraunean ibiltzeko oinarrizko ariketa batzuk egin ahal izateko.

Gernikako itsasadarrean zeharreko jaitsieren ordutegia mareen araberakoa izango da, beraz, behar-beharrezkoa da gurekin aurretiaz harremanetan jartzea, aukeratutako egunari dagokion ordua zehazteko.



Bi ordu edo egun erdiko ibilbidea da, Urdaibai Biosfera Erreserbatik hurbil dagoen itsasertzetik zehar. Zeharkaldia Laidako hondartzan hasiko litzateke, gero Mundakatik pasatuz, Antxoraztik, Lagako hondartzatik eta Ogoño lurmuturretik eta azkenik Elantxobeko udalerrian amaituko litzateke, hortik, Laida Kanoaken ibilgailuetan berriz ere ibilbidearen hasierara bueltatzeko.


LAIDA KANOAK, Laidako Hondartza ::: 48311 Ibarrangelu (Bizkaia) ::: info@laidakanoak.com ::: Tel.: 94 627 65 15
www.laidakanoak.com | www.urdaibai.eu
(CC) Creative Commons. Baldintza Orokorrak.